IKA Campion euskaltegia

Ikastaroak > Ikasturtekoak

2017-2018 IKASTURTEKO IKASTAROAK

 

Hauek ikasturte osoan zehar martxan izanen diren ikastaroak dira. Ikasturtean zehar beste ikastaro berezi batzuk ere antolatzen ditugu (trinkoak, hitanoa, ipuin kontalariak... ). Horien berri izateko, egin klik hemen, eta ALBISTEAK atalera joanen zara.

  • Ikastaroetan matrikulatzeko, etor zaitez euskaltegira. Bulego ordutegia: 10:00 - 13:30 | 17:00 - 20:00
  • Eskolak urriaren 2an hasiko dira.

 

Ohiko ikastaroak

MAILAK ORDUTEGIAK

IRAUPENA

ORDU KOPURUA

A1, A2, B1, eta B2

astean 4 egunez, egunean 2 orduz (8 ordu astean)

  • astelehenetik ostegunera
    • 07:00 - 09:00
    • 09:30 - 11:30
    • 17:00 - 19:00
    • 19:30 - 21:30
urriaren 2tik ekainaren 20ra 260 ordu
A1, A2, B1, eta B2

astean 3 egunez, egunean 2,5 orduz (7,5 ordu astean)

  • astelehen, astearte eta ostegunetan
    • 17:00 - 19:30 
    • 19:30 - 22:00

astean 5 egunez, egunean 1,5 orduz (7,5 ordu astean)

  • astelehenetik ostiralera
    • 08:00 - 09:30
urriaren 2tik ekainaren 20ra 245 ordu
A1 eta B2

astean 2 egunez, egunean 2,5 orduz (5 ordu astean)

  • astelehen eta ostegunetan
    • 09:00 - 11:30
    • 16:30 - 19:00
urriaren 2tik ekainaren 20ra 157,5 ordu
B1

astean 2 egunez, egunean 4 orduz (8 ordu astean)

  • astearte eta ostegunetan
    • 16:00 - 20:00
urriaren 2tik ekainaren 20ra 260 ordu

Ordutegiak: guk jarritako ordutegiez gain, ikasleen beharren araberakoak ere izaten dira, goizeko 7etan hasita, gaueko 10ak arte. Taldea osatzeko baldintza bakarra ikasle kopurua da (gutxienez 8).

Ordainketa: Hiru epetan ordaintzen da; parte bat matrikula egitea (150€)n, eta gainerakoa beste bi alditan ikasturtean zehar. Ikasleak eskatutako ordutegian eta mailan taldea osatu ondoren, ez da matrikula itzuliko.

Lanean txandaka ari bazara, arazorik gabe etor zaitezke aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez, betiere maila bereko taldeak goizean eta arratsaldean ari badira.

 

C1 / EGA maila

hizkuntza orokorrean eta azterketa idatzia landuko dira

 

IRAUPENA ORDU KOPURUA ERRITMOA

urritik martxoaren erdialdera bitarte

(EGAko azterketa idatziaren data arte)

 

150 ordu

8 ordu astean

(astelehenetik ostegunera, egunean 2 orduko eskolak)

Ordainketa: Hiru epetan ordaintzen da: matrikulatzean parte bat (150€), eta gainerakoa, beste bi alditan ikasturtean zehar.
 

 

Mintza saioak

IRAUPENA ORDUTEGIAK MAILAK

urritik ekainera bitarte

astearte edota ostegunetan 09:30 - 11:30

astelehen edota ostegunetan 17:00 - 19:00

A1, A2, B1, B2, eta C1

Taldeak ikasleen eskaeraren arabera antolatzen ditugu. Bestelako ordutegi edota erritmotan nahiago izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
 

 

Ikastaro trinkoak

Ikastaro trinkoen data zehatzen berri ikastutean zehar emanen dugu webgune honetako ALBISTEAK atalean.

IRAUPENA

ORDU KOPURUA ORDUTEGIAK MAILAK
4 aste 80 ordu

4 ordu egunean,

5 egun astean

A1-B2

 

BALDINTZA EKONOMIKO BEREZIAK: Ikastaro trinko hauen prezioa 200 eurokoa da. Klaseen %85era etortzen diren ikasleei 75 euro itzuliko zaie.

 

Sakontze ikastaroak

Gai monografikoei buruzko ikastaroak
  • Hitanoa
  • Itzulpengintza
  • Euskaltzaindiaren arauak
  • Mintzamena lantzen
  • Idazmena lantzen
  • Kontu Kontari
  • Kanta Kantari
  • Nociones básicas

 

 

Bestelako ikastaroak

D eta A ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoentzat

Gero eta gehiago dira euskara ikastea erabakitzen duten gurasoak. Guraso gehienen helburua seme-alabekin aritzeko oinarrizko komunikazio-maila lortzea da. Gure ustez, talde horiek euskalduntzea oso garrantzitsua da, beren seme –alabengan duten eragina dela eta. Talde horiek astean 6 ordu egiten dute (astean lau egun, ordu eta erdiz).

 

Enpresak euskalduntzen

Orain zenbait urte hasi ginen Iruñerriko hainbat enpresetan euskarazko eskolak ematen. Enpresak euskalduntzearen garratziaz jabeturik beste lantegi batzuetara hedatzen saiatzen ari gara.

Saioak enpresa bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan harturik prestatzen ditugu. Ikasleek egiten duten ordu-kopurua enpresak zehazten du.

 

Ikastolen Elkartearekin hitzarmena

EGA azterketa prestatzeko eskolak ematen dizkiegu bi ikastoletako ikasleei.

 

Euskara irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika ikastaroa)

Irakaslegaiak glotodidaktika ikastaro baten bidez gaitzen ditugu. Ikastaro honen bidez oinarrizko prestakuntza ematen diogu irakaslegaiari eta lanean hasten direnean ere formazioa jasotzen segitzen dute mailetako koordinatzaileen eta lan taldeen bidez. Irailean egin ohi dugu ikastaroa.

 

 

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246