Asteburuko barnetegia

Ekitaldiak

Asteburuko barnetegia eginen dugu martxoaren bukaeran. Euskara ikasten ari direnendako aukera ederra da egun horietan mingaina astintzeko, eta beren mailari bultzadatxoa emateko. Honatx informazio guztia eta izena emateko modua:

DATAK

martxoaren 22, 23 eta 24

TOKIA

Lesakako Matxinbeltzenea etxean

MAILAK

B1etik aurrerakoak

PREZIOA

175,00 €.

2023 – 2024 ikasturtean IKAn matrikulatutako ikasleendako 160,00 €.

Prezio horretan sartuta daude klaseak eta egonaldia (bi pentsio oso, ostiraleko afaria, larunbateko otordu guztiak, eta igandeko gosaria eta bazkaria).

Lotarako zakua eramatea gomendatzen dugu, baina nahi izanez gero, etxean bertan izarak har daitezke, eguneko 2,00 € gehiago ordainduta.

IZEN EMATEA

Izena online eman daiteke hemen klik eginda. Bestela, euskaltegian bertan edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 20a.