IKA Campion euskaltegia

Albisteak

50. urteurrenaren logoa

2021/06/07

Euskalegiaren 50. urteurrenaren irudia izanen den logoa aukeratzeko lehiaketa egin berri dugu, eta hauexek izan dira irabazleak.

Lehenengo saria lortu duena izanen da heldu den urtean erabiliko duguna 50. urteurrenarekin lotutako kontu guztietan.

Lehiaketan parte-hartze handia izan da, eta maila handiko lanak aurkeztu dira. Epaimahaiak ez du lan erraza izan! Epaimahaian marrazkilari profesional batek, diseinatzaile batek eta euskaltegiko bi irakaslek hartu dute parte. Kontuan hartu dira, besteak beste, irudiaren erabilgarritasuna (hainbat euskarri motatan jarri ahal izateko), eta mezua modu osoan eta argian adierazi izana.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Biziki estimatzen dizuegu zuen lana eta ahalegina! Biba zuek!

(Behealdean aurkeztutako lan guztiak dituzu ikusgai)

 

1. SARIA

2. SARIA

3. SARIA

Lehiaketan aurkeztu diren lan guztiak hemen ikus ditzakezu:

 

Campionek 50 urte LOGO LEHIAKETA


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246