IKA Campion euskaltegia

Albisteak

50. urteurreneko ospakizunetarako diru bilketa

2021/12/05

Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta urteurrena modu berezian ospatu nahi dugula jakinarazi nahi dugu. Halaber, ospakizuneko gastuak estaltzeko eginen dugun diru bilketaren berri eman nahi dugu, eta zuen ekarpena egitera animatzen zaituztegu.

 

Urte hauetan guztietan euskaltegiak lan eskerga egin du Iruñea euskalduntzeko ekarpen handia eginez. Ezin konta ahala lagun ibili da gurean ilusio handiz euskarari hauspoa eman nahian bere onena ematen, izan ikasle gisa, irakasle lanetan, ekitaldietan parte hartzen, laguntza eskainiz, gure berri zabaltzen… Zu zeu horietakoa zara, ziur gaude! Eta denon artean gizatalde ederra osatzen dugu, bai horixe! Guztiok batzen gaitu modu batean edo bestean euskaltegiarekin dugun lotura horrek.

 

Horregatik 50. urteurrenaren ospakizunean gurekin bat egin dezazun nahi genuke.

2022ko otsailetik aurrera, hainbat ekitaldi eta jarduera egiteko asmoa dugu. Oraingoz aurreratu dezakeguna honakoa da; hainbat idazle eta ilustratzaileren lanak bilduko dituen liburua osatzen ari gara, Iruñeko Orfeoiko gazteekin eta Kalakan musika taldearekin kontzertu bat antolatzen ari gara, eta euskaltegiaren historia jasoko duen dokumental txiki bat prestatzen ari gara. Horiez gain beste gauza asko ere lotzen ari gara (kontzertuak, hitzaldiak, ekitaldiak).

 

Eta ospakizuna finantzatzeko dirua behar dugunez, internet bidezko diru bilketa abiatuko dugu abenduaren 1etik urtarrilaren 9ra bitarte, itsulapikoa.eus webgunearen bidez.

Diru bilketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure asmoen berri zabaltzera, eta antolatzen ditugun jarduera eta ekitaldi guztietan parte hartzera, noski.

 

 

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246