IKA Campion euskaltegia

Albisteak

A1, B1 eta B2 mailako ikastaro trinkoak otsailean

2021/12/20

2022ko otsailean A1 (0tik hastekoa), B1 eta B2 mailako ikastaro trinko bereziak eskainiko ditugu euskaltegian. Prezio berezia izanen dute; ordaindutakoaren erdia itzuliko zaie ikastorduen %85era etortzen diren ikasleei.

Mailak: A1 (0tik hastekoa), B1 eta B2

Datak: urtarrilaren 31tik otsailaren 25era.

Ordutegia: 09:00 - 13:30

Prezioa: 200,00 €. Ikastorduen %85ra etortzen diren ikasleei 100,00 € itzuliko zaie.

Izen-ematea eta matrikula: matrikula online egiteko, klikatu hemen. Nahiago baduzu, telefonoz ere egin dezakezu 948 22 22 46 zenbakira deituta.

ORDAINKETA
Ikastaroen ordainketa banku igorpen bidez eginen dugu. Horretarako, zure datuak eta zure baimena behar ditugu; SEPA helbideratze agindua bete behar duzu (kontu korronte zenbakia eta gainerako datuak jarri), eta euskaltegira bidali behar duzu e-postaz campion@ikaeuskaltegiak.eus helbidera.
SEPA helbideratze agindua hemen klik eginda deskargatu, eta betetakoan bidali.

Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246