Asteburuko barnetegia
2023/01/25
Asteburuko barnetegia eginen dugu martxoaren bukaeran. Euskara ikasten ari direnendako aukera ederra da egun horietan mingaina astintzeko, eta beren mailari bultzadatxoa emateko. Honatx informazio guztia eta izena emateko modua:
martxoaren 24, 25 eta 26
Lesakako Matxinbeltzenea etxean
B1etik aurrerakoak
155,00 €.
2022 - 2023 ikasturtean IKAn matrikulatutako ikasleendako 140,00 €.
Prezio horretan sartuta daude klaseak eta egonaldia (bi pentsio oso, ostiraleko afaria, larunbateko otordu guztiak, eta igandeko gosaria eta bazkaria).
Lotarako zakua eramatea gomendatzen dugu, baina nahi izanez gero, etxean bertan izarak har daitezke, eguneko 2,00 € gehiago ordainduta.
Izena online eman daiteke hemen klik eginda. Bestela, euskaltegian bertan edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.
Izena emateko azken eguna: martxoaren 20a.