Gitarra klaseak euskaraz
2023/01/19
Euskaraz zernahi, nola ez? Eta gitarra jotzen ikastea ere bai, noski!
Klase hauen helburua gitarra jotzeko oinarrizko ezagutza lortzea da: tresna ezagutu, nota garrantzitsuenak eta akordeak jotzen ikasi, eta kantu ezagunak gitarraz laguntzeko gaitasuna lortu.
Klaseak taldeka eginen dira.
Saioak asteazkenetan izanen dira, 19:00etatik 20:00etara. Lehenengoa otsailaren 15ean izanen da, eta azkena ekainaren 14an.
Tokia: Arturo Campion euskaltegia
Prezioa: 96,00 € (ikasturte honetan gure euskaltegian matrikulaturik daudenen kasuan 80,00 €)
Nork bere gitarra ekarri behar du.
Taldean izena emateko egin klilk hemen, edo deitu telefonoz euskaltegira 948 22 22 46