IKA Campion euskaltegia

Albisteak

Gitarra klaseak euskaraz

2023/08/02

Euskaraz zernahi, nola ez? Eta gitarra jotzen ikastea ere bai, noski!

Klase hauen helburua gitarra jotzeko oinarrizko ezagutza lortzea da: tresna ezagutu, nota garrantzitsuenak eta akordeak jotzen ikasi, eta kantu ezagunak gitarraz laguntzeko gaitasuna lortu.

Klaseak taldeka eginen dira.

Saioak asteazkenetan izanen dira, 19:00etatik 20:00etara. Lehenengoa urriaren 25ean izanen da, eta azkena ekainaren 19an.

Tokia: Arturo Campion euskaltegia

Prezioa: 157,00 € (ikasturte honetan gure euskaltegian matrikulaturik daudenen kasuan 130,00 €)

Nork bere gitarra ekarri behar du.

Taldean izena emateko egin klilk hemen, edo deitu telefonoz euskaltegira 948 22 22 46


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246