Kirolean aritu, euskaraz jokatu
2023/08/12
Kirola gustuko duzu? Euskara ere bai? Toki aproposean zaude, biak uztartzeko saio bikainak antolatu ditugu-eta 2023 - 2024 ikasturterako!
Saio hauek bi helburu izanen dituzte, bata kirolaren munduan murgiltzea, hainbat kirol mota eta beren modalitateak ezagutuz, eta bestea euskara praktikatzea eta zure maila hobetzea. Horrez gain, kirola gustuko duen jendea ezagutuko duzu.
Ez da inolako aurretiko esperientziarik behar, jarduera horietan guztietan irakasle aditu batek lagunduko baitzaitu.
Jarduerak asteazkenetan eginen ditugu, eta hauexek izanen dira landuko ditugun kirolak eta kirol mota bakoitza zein datatan eginen den:
KAYAK | urriaren 11n |
MENDI IGOERA | urriaren 18an |
ORIENTAZIOA | urriaren 25ean |
ESKALADA | azaroaren 8an |
IRRISTAKETA | azaroaren 15 eta 22an, eta abenduaren 13an |
EUSKAL PILOTA, ESKU HUTS | urtarrilaren 10ean eta 17an |
EUSKAL PILOTA, TRESNA | urtarrilaren 24an eta 31n |
Odutegia eta egutegia
Asteazkenetan, 17:00 - 19:30
Lehenengo saioa urriaren 11n izanen da, eta azkena otsailaren 7an.
Tokia
Jardueraren araberakoa, aurretik jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.
Prezioa
Ikastaro osoa 200,00 € (2023 - 2024 ikasturtean IKAko euskaltegietako beste ikastaroren batean matrikulaturik dauden ikasleek 180,00 € ordainduko dute)
Ordainketa bi alditan eginen da. (Erdia matrikulatzeko orduan eta bigarrena abenduan)
Saioak banaka egiteko aukera ere bada. Saioaren prezioa 25,00 €koa da.
Prezioak honako hauek hartzen ditu barne: Irakaslea, asegurua eta materiala, irristaketarako patinak izan ezik.
Izen ematea
Izena emateko egin klik hemen, edo deitu telefonoz euskaltegira 948 22 22 46