Hemen duzu 2022 - 2023 ikasturteko gure euskaltegiaren eskaintza.
MAILAK | ORDUTEGIAK |
IRAUPENA |
ORDU KOPURUA |
A1, A2, B1, eta B2 |
astean 4 egunez, egunean 2 orduz (8 ordu astean)
|
urriaren 3tik ekainaren 16ra | 252 ordu |
A1, A2, B1, eta B2 |
astean 3 egunez, egunean 2,5 orduz (7,5 ordu astean)
astean 5 egunez, egunean 1,5 orduz (7,5 ordu astean)
|
urriaren 3tik ekainaren 16ra | 238,5 ordu |
Ordutegiak Ordutegi hauek orientagarriak dira, taldeak sortzen diren ordutegirik ohikoenak dira. Horrek ez du esan nahi ordutegi horietan guztietan maila guztietako taldeak izaten direnik. Ordutegi bakoitzean taldea sortzeko baldintza gutxienez maila bereko 8 lagun elkartzea da. Horiez gain, ikasleen beharren araberakoak ere izaten dira, goizeko 7etan hasita, gaueko 10ak arte. Lanean txandaka ari bazara, arazorik gabe etor zaitezke aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez, betiere maila bereko taldeak goizean eta arratsaldean ari badira. Erritmo apalagoa: B1 mailatik aurrerako ikasleek aukera dute astean bitan etortzeko, lautan etorri ordez.
Prezioak
Matrikula eta ordainketa
|
IRAUPENA | ORDU KOPURUA | ERRITMOA | ORDUTEGIAK |
urriaren 3tik ekainaren 16ra |
234 |
8 ordu astean
|
astelehenetik ostegunera
|
urriaren 3tik ekainaren 16ra | 177 |
4 ordu astean |
astearte eta ostegunetan
|
Prezioak
Matrikula eta ordainketa
|
IRAUPENA | ORDUTEGIAK | MAILAK |
urritik ekainera bitarte |
astearte edota ostegunetan 09:30 - 11:30 astelehen edota ostegunetan 17:00 - 19:00 |
B2 eta C1 |
Taldeak ikasleen eskaeraren arabera antolatzen ditugu. Bestelako ordutegi edota erritmotan nahiago izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Prezioak
Matrikula eta ordainketa
|
IRAUPENA |
ORDU KOPURUA | ORDUTEGIAK | MAILAK |
4 aste | 80 ordu |
4 ordu egunean, 5 egun astean |
A1-B2
|
BALDINTZA EKONOMIKO BEREZIAK |
Gai monografikoei buruzko ikastaroak |
|
D eta A ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoentzat
Gero eta gehiago dira euskara ikastea erabakitzen duten gurasoak. Guraso gehienen helburua seme-alabekin aritzeko oinarrizko komunikazio-maila lortzea da. Gure ustez, talde horiek euskalduntzea oso garrantzitsua da, beren seme –alabengan duten eragina dela eta. Talde horiek astean 6 ordu egiten dute (astean lau egun, ordu eta erdiz).
Enpresak euskalduntzen
Orain zenbait urte hasi ginen Iruñerriko hainbat enpresetan euskarazko eskolak ematen. Enpresak euskalduntzearen garratziaz jabeturik beste lantegi batzuetara hedatzen saiatzen ari gara.
Saioak enpresa bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan harturik prestatzen ditugu. Ikasleek egiten duten ordu-kopurua enpresak zehazten du.
Ikastolen Elkartearekin hitzarmena
EGA azterketa prestatzeko eskolak ematen dizkiegu bi ikastoletako ikasleei.
Euskara irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika ikastaroa)
Irakaslegaiak glotodidaktika ikastaro baten bidez gaitzen ditugu. Ikastaro honen bidez oinarrizko prestakuntza ematen diogu irakaslegaiari eta lanean hasten direnean ere formazioa jasotzen segitzen dute mailetako koordinatzaileen eta lan taldeen bidez. Irailean egin ohi dugu ikastaroa.