IKA Campion euskaltegia

Informazioa > Didaktika

Iruñerriko IKAko Didaktika Taldea irakaskuntzaren planifikazioa egin eta bideratzeaz, material didaktikoa sortu eta hobetzeaz eta irakasleen prestakuntza antolatzeaz arduratzen da.

Didaktika arduradunen lana da euskaltegian egiten diren didaktika lan guztiak koordinatzea, eta mailetako koordinatzaileekin batean hainbat eginkizun egiten dituzte: irakaskuntza planifikatu, koordinazioa eta segimendua egiten dute; irakasleen, arituen nahiz berrien prestakuntza bideratzen dute; halaber, Nafarroako eta Arabako IKAko euskaltegietakoekin ditugun harreman didaktikoez arduratzen dira.

Material sorketari berebiziko garrantzia ematen diogu beti, material zein metodologia berrikuntzak aintzat hartzen ditugu.

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246