IKA Campion euskaltegia

Informazioa > Helburuak

Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea

Arturo Campion euskaltegiaren helburu nagusia Euskal Herriaren euskalduntzea da, halaber euskararen erabilera sustatzea. Gure lan arloa helduena da, hau da, helduak euskalduntzea eta alfabetatzea.

Euskal hiztunak erdiestea

Egunerokoan euskaraz ariko diren hiztunak erdiestea du eginbidea, Campionek.

Hizkuntzaren kalitatea bermatzea

Euskara batua dugu langai eta tresna; hala ere, tokian tokiko euskalkiak sustatzeko beharra ere ikusten dugu. Euskararen normalizazioa erdiesteko bidean, IKA Campionen jomuga, ikasleek euskara egokia erabiltzea da. Horretarako, ahalegin berezia egiten dugu ahozko baliabideak lantzen, ikasleek hizkuntzaren bizitasuna izan dezaten, komunikazioa egokiro lor dezaten eta, orobat, euskara ona erabil dezaten.

IKA Campion · Comedias kalea, 14 · 31001 Iruñea (Nafarroa) · Tel. 948 222 246